Hasiera » Gure produktuak: Gure denda
La Casa del Caféko usaina kalean bertan nabaritzen da.
Donostiako San Martzial kalean dugun dendan, zure zentzumen guztiek disfrutatuko dute.
Kafe berezia eskaintzea gauza handia da. La Casa del Café hori baino askoz gehiago da.
Inguru zaindu eta atsegina eta produktuen aukera esklusiboa. Horiei esker, La Casa del Café erreferentzia-puntu eta topaleku bihurtu da.
Gure dendan, jatorri askotako (Costa Rica, Guatemala, Kolonbia, Brasil, Etiopia, Kenia …) kafe gourmeten aukera handia aurkituko duzu. Gure profesionalek kafe-ekoizle onenen artean hautatu dituzte horiek.
Gure dendan, La Casa del Caféren txigortze bereizgarria aurkitu ahalko duzu. Horri esker, kafearen onena atera eta garraztasunaren, gorputzaren eta usainaren arteko oreka perfektua lortzen da.
Hori guztia zure kafeteraren beharren arabera ehota: paperezko iragazkia, nylonezkoa, kafetera espresa, Melita kafetera eta kafetera italiarra.
La Casa del Cafén kafeaz gozatzea nahi dugu, eta, horregatik, gure dendan, kafe gourmeten selekzio bat eskaintzen dizugu, zentzumenetan barrena bidaia bat egin eta bizi-zaporea duten lekuak aurkitu ditzazun.
| Garaiera: 900 – 1.800 m |
| Ekoizpena: 69 kg-ko 3 milioi zaku |
| Gomendioa: Stricty Hard Bean eta Strictly Hard Bean Tarrazú |
Strictly Hard Bean konfiantzazko kafea da eta Tarrazúko aldaera Costa Ricako kafe gourmetzat jotzen da. Tarrazú lurraldeko kafe finenen, garratzenen eta perfumatuenen aukeraketa da. Lurralde hori bere garaiera handiagatik eta malda ikaragarrien ondorioz kafea landatzeko dauden zailtasunengatik da ezaguna.
| Garaiera: 900 – 2000 mts |
| Ekoizpena: 4 millones de sacos de 69 kg. |
| Gomendioa: Stricty Hard Bean Genuino Antigua |
Indiako Ozeanoaren itsasertzetan kokatuta, Keniako kafeak beste edozein kafe-motatan antzematen zaila den perfumea du, baita fruitu-zaporea ere, eta horiek edozein nahaste aberasteko gai dira. Kafearekin egindako lanari esker, Keniak etekin handia eta kalitate handiko produktua lortzen ditu. Bere samurtasunari esker, oso preziatua da garraztasun fina eta txinpartatsua eta gorputz ertaina eta elegantea bilatzen dituztenen artean.
| Garaiera: 1.500 – 2.000 m |
| Ekoizpena: 60 kg-ko 3 milioi zaku |
| Gomendioa: Sidamo eta Harrar |
Kafea aurkitu zuen herrialdean, mendilerroen garaieraren ondorioz, kafe gehienek garraztasun handia dute. Sidamoa, esate baterako, bere zapore perfumatuagatik nabarmentzen da. Etiopiako naturalen artean, Harrar mota ere nabarmentzen da. Horrek, nahiz eta bide lehorrez prozesatzen den, garraztasun handia eta perfume-ukitu arina ditu.
| Garaiera: 1.000 – 1.800 m |
| Ekoizpena: 70 kg-ko 12 milioi zaku |
| Gomendioa: Supremo eta Excelso |
Kolonbiak kafe bikaina izatearen ospea izan du, merezitakoa gainera, hainbat arrazoi direla medio. Alde batetik, ekoizpen-bolumen handia du, bi uztatan banatuta, eta, horri esker, urte osoan kafe freskoa izateko aukera du. Beste alde batetik, ontziratze guztietan, kalitate uniformea dugu, Erdialdeko Amerikako bizilagunen kasuan ez bezala. Eta, azkenik, probatzen den kafe-kikara bakoitzean, erabateko kalitatearen bermea dugu.
| Garaiera: 200 – 800 m |
| Ekoizpena: 60Kg-ko 35-45 milioi zaku |
| Gomendioa: Brasil Cerrado / Sul de Minas |
Sul de Minaseko (Brasilgo hegoaldean) kafeek garraztasun arina, zapore eta usain handia eta gorputz ona dituzte. Cerradoko eremua (Iparrean) lur-zati zabalen ekoizpen-eremua da. Normalean, ureztatu egiten dira. Han, kalitatea homogeneoagoa izan ohi da eta edaria, oso orekatua, Sul de Minasek duen garraztasun-ukitu hori gabe, baina gorputz eta zapore oso biziekin.
| Garaiera: 2.000 – 2.500 m |
| Ekoizpena: 60 kg-ko 2 edo 3 milio zaku |
| Gomendioa: Ruiru II |
Indiako Ozeanoaren itsasertzetan kokatuta, Keniako kafeak beste edozein kafe-motatan antzematen zaila den perfumea du, baita fruitu-zaporea ere, eta horiek edozein nahaste aberasteko gai dira. Kafearekin egindako lanari esker, Keniak etekin handia eta kalitate handiko produktua lortzen ditu. Bere samurtasunari esker, oso preziatua da garraztasun fina eta txinpartatsua eta gorputz ertaina eta elegantea bilatzen dituztenen artean.
Gure dendan, te-aukera zabala aurki dezakezu, hainbat ontzi-motatan. Horietan, Ekialdeko zapore guztiak topatuko dituzu.
Horretaz gain, infusioen eta nahastura propioen aukera handia eskaintzen dugu. Horiek fruta-zaporeak konbinatzen dituzte, garraztasunaren eta usainaren arteko oreka paregabean.
Deskarga ezazu gure “te-karta” [PDF Formatua – 68 Kb]
Eta ez ahaztu zure Take-awaya, eramateko kafea, ezta txokolate finen eta gaileten aukera zabala eta kafe on bat hartzeko osagarri guztiak ere, kafeterak, ontziteria…