Hasiera » Lasaitzen duen kafea: Gure kafea
La Casa del Cafén, garaiera altuko %100 Arabica kafea bakarrik merkaturatzen dugu, benetako kalitatea duen kafea.
%100 Arabica kafearen aukeraketa onena, kalitate-kontrol zorrotza eta gure txigortze berezia eskaintzen dizkizugu, hori guztia kafearen onena lortzeko.
Kafe-biltzaile sentitzen gara eta, horregatik, gure blenda lortzeko, jatorri onenen artean bilatzen dugu, kafea dastatzearen unea esperientzia paregabe bihurtzen duten zaporea eta usaina lortzeko asmoz.
Gure Blenda Kolonbiako kafea eta gure profesionalek aukeratu dituzten kafe gourmeten konbinazio bat erabiliz egiten da, La Casa del Caféko kutsua eta usaina lortzeko.
Kafe espresoa da gure nahaste atsegina dastatzeko modurik onena.
La Casa del Caféko kafe espreso bat honako ezaugarri hauengatik bereizten da: hur-koloreko hariak dituen krema lodiko kolore txigortuarengatik, mendi-lurretako oihartzun aromatikoengatik eta bere perfumearen nota suabeengatik. Gorputz atsegina eta gozoa du eta minutu batzuetan ahoan irauten duen zapore mikatza.
Gure kafea ezberdina eta paregabea egiten duten usain eta zapore guztiak lehengai bikainaren eta txigortze egokiaren arteko konbinaziotik bakarrik atera daitezke, eta, gainera, hainbat ontzi-motatan (aletan, ehota, dosi bakarretan,…), kafearen perfekzioa momentu guztietan dastatzeko.
Gaur egun, garaiera altuko %100 Arabica kafea lau bide erabiliz merkaturatzen du La Casa del Cafék: gure dendaren, ostalaritzaren, janari-denden eta kafe-makinen bidez.